Zazpi Haizetara

Erabat euskaraz argitaratua, Zazpi Haizetara aldizkariak bestelako hainbat kulturatara, bizimodutara eta paisaiatara hurbiltzera gonbidatzen gaitu, eta disfrutatzen dugun bitartean, mundua ikusteko eta munduari begiratzeko beste hainbat modu daudela ulertzera. Geure burua nahiz gainerakoak aberasteko. Munduaren mila koloreak deskubrituz. Eta euskaraz egiten dugu hori, jende asko Euskal Herrira euskararen herrialdea ezagutzera etortzen den bezalaxe, euskaldunek ere mundu osoan bidaiatzen dutelako, euskara motxilan daramatela.

Hain urrun ez dauden (batzuk gertu daude) eta ezkutuko sekretuekin harritzen gaituzten leku horietarako ihesaldiak; abentura-bidaiak, atzera-aurrera turistikoetatik aldendutako toki ezkutuak, betitik amestutako paradisuak; lasaibidea, mendia, itsasoa, hiri handiak. Guztiak sartzen dira Zazpi Haizetara aldizkariaren motxilan, proiektuz eta amesterako eta amets horiek egia bihurtzeko gonbitez betea.

Hilabetekaria, hilabete bakoitzeko azken asteburuan ateratzen gara.

Mundu bat, mila kolore!

Zazpi Haizetara